‘Jantzien kontserbazioa: erronka bat’ izenburupean, bi bisita gidatu eskainiko ditu Jantziaren Zentroak

2022ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Jantziaren Zentroak eta Gordailuak (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) bat eginda bi bisita gidatu berezi eskainiko dituzte urriaren 7an (euskaraz) eta 14ean (gazteleraz).

‘Jantzien kontserbazioa: erronka bat’ izenburupean, jantzi bat Kapitain-etxearen atetik sartzen den unetik Gordailuan amaitzen duen arteko bidea azalduko dute.

Jantzia erakusketan ikusgai jarri aurretik, nola garbitu, konpondu, lisatu eta prestatzen den ikusteko aukera egongo da. Urtebete pasata, erakusketa amaituta, jantzia nola jaso eta gordetzen den erakutsiko dute. Kutxa berezietan sartuta Gordailura eraman eta bertako prozesuaren berri emango dute, horretarako hainbat bideo proiektatuko dituzte eta materiala eta jantziak erakutsiko dituzte.

Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da Errenteriako Turismo bulegora deituz 943 49 45 21 ala jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita.

Data: Urriak 7 (euskaraz) eta urriak 14 (gazteleraz)
Ordutegia: 19.00etan
Iraupena: ordubete
Doan.