Hiriko igogailuen ordutegiak luzatu ditu Udalak eta goizeko ordu bata arte egongo dira erabilgarri hemendik aurrera

Herritarrei zerbitzu hobea emateko, gaurtik aurrera hiriko igogailuek ordutegi zabalagoa izango dute.

Ordutegi berria goizeko 06:00etatik goizeko 1:00ak arte izango da, asteko egun guztietan.

Ordutegi-zabaltze hori egiteko, kontuan hartu da herriko jaietan ordutegia luzatzearen esperientzia positiboa, bai eta herritarrek ondasun publiko horiek zaintzeko orduan izan duten kontzientzia ere. Zentzu horretan, Udalak adierazi du hiri-igogailuen aurkako bandalismo-ekintzak gutxitu egin direla, bai herritarren kontzientziagatik, bai igogailu guztietan jarrita diren eta Udaltzaingoaren bulegoetara konektatuta dauden kameren bidezko kontrolagatik.

Horrela, herritarrek igogailuak errespetatzen jarraitzea espero du Udalak, komunitateari zerbitzu garrantzitsua ematen dioten ondasun publikoak baitira.
13 hiri-igogailu Errenterian

Hiri-igogailuek garrantzia handia dute herrian. Horren erakusgarri da asko erabiltzen direla, batez beste 3.000.000 bidaia egiten dira urtean, igogailu guztien artean.

Horren jakitun, Udalak garraiobide honen aldeko apustu argia egin du, eta dagoeneko 13 dira egunero errenteriarren mugikortasuna errazten duten igogailuak. Gainera, Beraun auzoan beste bi igogailu eraikitzen ari da Udala, eta Fanderiako igogailua berritzen ari da.