Orereta Ikastolak hartu du Kilometroak 2023 antolatzeko lekukoa

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Orereta Ikastolak hartu du Kilometroak 2023 antolatzeko testigua Uzturpe Ikastolaren eskutik; bere historian hirugarrenez eta 60. urteurrenarekin bat eginez. Atzo Ibarran ospatu zen Kilometroak jaiaren hasiera ekitaldian jaso zuten lekukoa Orereta Ikastola guztiaren izenean Itziar Navarro lehendakariak, Anartz Muxika zuzendari nagusiak, eta Xune eta Ani Zapirain eta Jare Antzizar ikasleek; Ikastolako ikasle izateaz gain, herriko kultur eta kirol eragileetako ikasle ere badirenek.

Navarro lehendakariak, Ibarrako herriari eta Uzturpe Ikastolari zorionak eta eskerrak emanda, Ikastolak ardura gogoz eta ilusioz hartzen zuela esan zuen bere hitzartzean.

Helburu nagusietako bat, komunitatea indartzea

Kilometroak 2023ren zutabe nagusiak euskara eta euskal kultura, eskertza eta komunitatea izango dira. Gipuzkoako Ikastola guztiekin eta hala nahi duten herrikide eta eragile ororekin egin nahi da bidea. Horiek horrela, arduradunek adierazi dutehala nahi duen herritar edota eragile oro izango dela ongi etorria ibilbidera, bere ekarpena egitera, oraindik bertatik hasita.