Aizpea Otaegi Alkateak bilera eskatu dio Gotzone Sagardui sailburuari Beraungo osasun zentruko murrizketak direla eta.

Beraungo osasun zentroak jasango duen ordutegi murrizketaren aurrean bilera eskatu dio Osasun Sailburuari hartutako erabakian atzera egin dezan

Astelehenean hedabideen bidez jakin zuen Udalak, Beraungo anbulategiak 20:00etan itxi beharrean arratsaldeko 17:00etan itxiko duela profesionalen falta dela eta. Hori dela eta hurrengo gutuna bidali dio Alkateak bilera eskatu eta erabakian atzera egin eta zerbitzua lehengoratzeko.