Udal ludoteka batzuetan plazak daude oraindik

Errenteriako Udalak plaza kopurua handitu du udal ludoteketan.

Horregatik, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei jakinarazten die interesa izanez gero ludoteka hauetan eman dezaketela izena:

Agustinak auzoan, 4 plaza geratzen dira libre; Beraunen, 11; Erdiguneko ludotekan, 13; Kaputxinoak auzoan, 28; eta Markolan, 11.

Plazaren esleipena izena emateko hurrenkeraren araberakoa izango da; horrela, plaza kopurua betetzen denean, ez da izen-emate gehiagorik onartuko.

Interesa duten familiek aurrez aurre joan beharko dute alaba edo semea inskribatu nahi duten ludotekara, eta ez dira onartuko beste bide batzuetatik jasotzen direnak.

Familiei gogorarazten zaie ludotekak 17:30etik 19:30era irekita daudela.

Izena emateko epea urriaren 17tik 19ra izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Gazteria azpisailarekin gazteria@errenteria.eus helbidera idatziz, 943 449 606 telefonora deituz edo gazteria.errenteria.eus webgunearen bidez.