Errenteriako gazteak emantzipatzea errazteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Argazkian: Xabier Sanchez, Gazteria zinegotzia; Bea Martin, Gazteria dinamizatzailea; eta Uxue Aranzabal, Gazteria teknikaria.

Aurten ere, Errenteriako Udalak gazteen emantzipazioa errazteko dirulaguntza lerroa jarri du martxan.

Aipatutako dirulaguntza honen helburua da alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak 2022an ekarri dituen gastuei aurre egiten laguntzea.

Dirulaguntza hau Errenterian erroldatutako gazteentzako da, baldin eta, gutxienez, dirulaguntzaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurreko 6 hilabeteetan Errenterian erroldatuta badaude, hau da, apirilaren 11tik aurrera, eta 18 eta 35 urte bitartean badituzte (biak barne) edo, 18 urte beteta ez izan arren, beren kaxa bizi badira.

Onuradunek (banakakoak edo bizikidetza-unitate bateko kideak) alokairu-erregimeneko etxebizitza batean bizi behar dute Errenterian.

Diruz lagundu daitezkeen bi gastu-lerro daude:

– 2022ean etxebizitzan sartzea.

– 2022eko urtarrila eta abendua bitartean ordaindutako hileko errenta.

Bi kasuetan, elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerak 3.000€ gordinetik gorakoak izan behar dute eta, kide bakarrekoa bada, 26.000€ gordin urteko baino txikiagoak; elkarbizitza unitatea bi kide edo gehiagokoa bada, orduan 30.250€ baino txikiagoak.

Laguntza hori eskatzeko epea irekita dago eta 2022ko azaroaren 11ra arte eskatu ahal izango da. Horretarako, eskabidea ZU! Zure Udala arreta-zerbitzuan aurkeztu behar da (Herriko plaza, 1) bere ordutegiaren barruan:

• Astelehena, 7: 30etik 14:00etara

• Astearte eta ostegunetan, 7:30etik 19:00etara.

• Asteazken eta ostiraletan, 7:30etik 15:00etara.

Ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera aurkeztea eta erregistratzea.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus/ orrialdea kontsultatu, 943449 600 edo 943449 606 telefono zenbakietara deitu edo ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan zein

Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) Hezkuntza eta Gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.