Bizilagunen komunitateek dirulaguntza eska dezakete ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiteko

Zabalik da ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiteko Errenteriako Udalaren dirulaguntzak eskatzeko epea.

Helburua da ur garbietara ur zikinak isurtzen dituzten komunitateei dirulaguntza bat ematea beraien saneamendua aldatu eta ur zikinak saneamendu sarera bideratzeko, ibaira bideratu ordez.

Dirulaguntza babes litekeen esku-hartzearen aurrekontuko %80era iritsiko da, gehienez ere hiru mila eurokoa izanik (BEZ barne). Gehieneko muga hori erkidego eskatzaile bakoitzari dagokio.

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 31 arte egongo da zabalik, edo laguntza partida agortu arte, eta oraindik badago proiektuak aurkezteko aukera.

Entitate onuradunak eta onartutako proiektuak

Errenteriako jabekide-erkidegoek eta eraikinen jabeek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.

Eskaerak

Informazio osagarria eskuratzeko zein eskaerak egiteko: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU067127396