Udal txistulari taldearen hileroko kontzertua igande honetan izango da, Beraunen

Udaleko txistulariek Udaletxeko arkupetan eskaini ohi duten hileko kontzertua, auzoetan eskaintzen hasiko dira aldizka, bertako auzotarrengana eta, oro har, nahi duen herritarrengana beste eszenatoki batean hurbiltzeko asmoz.

Urriko kontzertua igande honetan izango da, hilak 23an, 12:30ean, Beraungo Pablo Sorozabal plazan. Beraungo jai batzordeko kideek lagunduko dituzte txistulariak.

Kontzertuan Beraungo kale batzuei izena ematen dieten musikarien abestiak entzun ahal izango dira (Isidro Ansorena, Jesus Guridi, Maurice Ravel, Julian Lavilla…).

Gainera, Beraungo jai batzordeko kideekin batera prestaturiko hainbat sorpresa ere izango dira entzungai.