Kulturarteko futbol 7 txapelketaren bigarren edizioa jokatuko dute asteburuan Fanderiako futbol zelaian

Bihar eta etzi, Errenteriako Fanderiako futbol zelaian, Kulturarteko eta den Futbol 7 txapelketa mistoa jokatuko dute.

Txapelketa horren helburua da kirolaren bidez jatorri migratzailea duten gazteen inklusioa, parte hartzea eta harreman positiboak sustatzea.

Zortzi taldek hartuko dute parte: Jatorkin, errenteriako Harremanak eraiki!, Los Minus, Internazionalak, Cruz Roja, Filoshowtime, Alza eta Cear Tolosa.

Larunbatean 10:00etatik 14: 00etara lau partida jokatuko dituzte eta igandean finalerdiak izango dira. Finala egun horretan bertan jokatuko dute, 12:00etan.

Jatorkin Al-Nahda elkarteak antolatu du txapelketa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxa Fundazioak finantzatuta. Errenteriako Udalak ekimena antolatzen parte hartu du. Aurreko urtean ere ospatu zen txapelketa Fanderian bertan.

Interesatzen zaion oro futbol partidak ikustera eta ekimena ezagutzera bertaratu daiteke.