Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotuko dituzten igogailuak jartzeko obrak aurrera doaz

Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotuko dituzten bi igogailu jartzeko obrak burutzen ari dira, eta martxoan amaitzea aurreikusten da.

Proiektu hau 2019-2023 Agintaldirako Planean jasota dago eta baita Irisgarritasun Planean ere, konpondu beharreko oinezkoentzako ardatz gisa. Auzo mailako oinezkoen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen duen ekintza garrantzitsua da, eremu horretan pertsonen joan-etorria nabarmena baita, ikastetxea, Beraungo merkataritza-gunea eta jubilatuen elkartea direla eta.

Proposatutako igogailuekin ibilbide irisgarri bat lortzen da, Juan Crisostomo Arriaga kalea eta Aita Donostia kalearen atzealdea eta Aita Donostia kalea lotzen dituen lehenengo igogailu batekin hasten dena, eta bigarren igogailu bat Aita Donostia kaleko kontrako espaloitik Maurice Ravel kalera iristen dena.