Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 25ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2022ko irailaren 27ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2095 zk.tik 2335 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea: 2022ko 3ngo hiruhila, udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE

4. Proposamena: itxitako ekitaldietako diru-sarreren baja.

5. Proposamena: 2022SKAL0008 kreditu aldaketen espedientea onartzea:

– 2022-KALD000013-00 Konpromiso kredituak

– 2022-KALD0015-00 Kredituen Gaikuntza

6. Proposamena: 2023 urterako Ordenantza Fiskalen hasierako onespena.

7. Proposamena: Altzateko Hiri antolamendurako Plan Bereziaren 1. Aldaketa Puntual Partziala (16. Area) (2022ko urriko bertsioa). Behin-betiko onarpena.

8. Udal talde sozialistak Beraungo anbulatorioko ordutegiak murrizteari buruz aurkeztutako mozioa.

9. EH Bildu Orereta/Errenteriak eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztutako mozioa: Onkologikoaren egoera.

10. Galdera-eskariak