Energia Komunitateak zer diren eta Oarsoaldean nola inplementatuko diren aztertuko dute ostegunean, jardunaldi batean

Energia Erkidegoak beren kideak energia elektrikoa zein termikoa kudeatzen duten erakundeak dira, eta irabazi asmorik gabe ekoitzi, kontsumitu, biltegiratu, partekatu edo saldu dezakete, tokiko baliabide eta energia berriztagarriak aprobetxatuz eta bultzatuz.

Herritarren lankidetzan eta parte-hartzean oinarritzen dira, energia-onurak lortzeko helburu nagusiarekin. Onura horietatik onura sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak eratortzen dira, autohornikuntzaren eta energia-autokontsumoaren bidez.

Alemania, Danimarka eta Herbehereak Europako liderrak dira herritarrek energiarekin duten harreman berri eta demokratizatzaile honetan, eta Euskadin urratsak ematen ari dira energia ahalduntzeko. Oarsoaldearen kasuan, energia-komunitateen bi enbrioi ditugu, Errenterian eta Oiartzunen kokatuak.

Jardunaldi honen helburua komunitate horietan parte hartu nahi duten gure eskualdeko pertsona guztiei kontzeptua eta filosofia hurbiltzea da, eta, horien bidez, energia garbia arrazoizko prezioetan ekoiztu, kudeatu eta partekatzea, desberdintasuna, elektrizitatearekiko mendekotasuna, CO2 isuriak eta energia xahutzea murriztuz; aldi berean, bizilagunen eta bazkideen (partikularrak, enpresak edo erakundeak) onura bilatzen da, energia-kostuak murriztuz.

Komunitate horiek beste tresna bat dira energia-eredu berrirako trantsizioan, eta tokiko garapena erraztuko dute. Hori dela eta, Oarsoaldea garapen agentziak Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian bizi diren pertsona guztiak gonbidatu nahi ditu datorren urriaren 27an arratsaldeko 18:30etan Errenteriako Reina Aretora joan daitezen. Bertan egingo den jardunaldi honetan, benetako esperientzia eta adibideen bitartez, herritarrak komunitate horiek ezagutzera eta horietan parte hartzera gonbidatu nahi dira.

Egitaraua hemen ikus daiteke: