Familian Jolasean programak orientazio joko bat antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian.

Lehenengoa larunbat honetan, urriak 29, izango da, bi orduz, 16:30etik 18:30era, eta Arramendi parkean (Mendi Lore inguruan, zezen-plaza zaharra) egingo den orientazio joko bat izango da. Ekintza horretan parte hartu nahi duten familiek esteka honetan eman dezakete izena.