Bertso afaria izango da ostiralean Niessen Elkartean Euskaraldiaren baitan

Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre eta Emaitz Murua bertsolariak protagonista izango dituen bertso afaria antolatu du Niessen Elkarteak Euskaraldia dela-eta. Datorren ostiralean, hilak 28, izango da hitzordua, 20:30ean.

Txartelak salgai daude dagoeneko, 15 euroan, Lau Haizetara Elkartean, Arkaitza eta Sindikato tabernetan eta Niessen Elkartean bertan.

Hau ez da izango elkarteak Euskaraldiaren markoan antolatuko duen ekintza bakarra: ondoren etorriko dira azaroaren 18ko kantu afaria eta antzerki afaria abenduaren 16an.