Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri piano-jotzaileak ahots eta piano errezitaldia eskainiko dute ostiral honetan

Ostiral honetan, urriaren 28an, Maria Ronquete errenteriar soprano lirikoak eta Franco Cavalleri piano-jotzaile kontzertistak musika klasikoko errezitaldia eskainiko dute Niessen auditorioan, ‘Déjate llevar’ izenburupean. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Kontzertuan Chopinen lan ikonikoak entzun ahal izango dira, besteak beste, erromantizismo garaiko abesti italiarrekin nahasita. Ronqueteren hitzetan, “Ikuslea kantuaren barne-barnetik eta hunkigarrienetik pianorako idatzitako dramatikoeneraino joango da”.

Sarrerak 10 euroan daude salgai Lekuona Fabrikan eta sarrerak.errenteria.eus webgunean. Niessen Kulturguneko leihatilan ere erosi ahal izango dira kontzertua hasi baino ordubete lehenago.