Alkateak herriko ekosistema lurtarren kudeaketari buruzko erantzunak eman dizkie ikastetxeei

Ikasturte honetako Eskolako Agenda 2030 programari hasiera emateko, Alkateak aurreko ikasturtean aurkeztutako proposamenen erantzunak eman dizkie ikasleei asteartean burutu den ikasturteko lehenengo udalbatzan.

Errenteriako Eskolako Agenda 2030 programa martxan dago jada. Aurtengoa 15. ikasturtea izango da garapen jasangarrirako hezkuntza programa hau Errenteriako ikastetxeetan abian hasi zenetik. Aurreko ikasturtean Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 15. Helburua osatzen duen Lehorreko ekosistemen bizitza aztertu zuten ikasleek eta, honen baitan, “Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna”. Urriaren 25an ospatutako lehenengo udalbatzan, Aizpea Otaegi alkateak ikasleek iaz aurkeztutako proposamenak erantzun ditu eta, horrekin batera, ikasleek ikasturte honetako programa aurkeztu dute. Aukeratutako lelo berria Energia, bizitzaren motorra izanik, 7. GJHan murgilduko dira ikastetxeak (Energia, eskuragarri eta ez-kutsatzailea).