Azaroaren 4an Kilometroak 2023ko leloa eta irudia aurkeztuko dituzte Lekuona Fabrikan

Datorren ostiralean, Lekuona Fabrikan 19:00etan, argituko dira orain arte isilpean izan diren eta Kilometroak 2023ren ikur izango diren lelo, irudi eta izpiritua. Ibarrako ikastolaren lekukoa jasota, Kilometroak 2023ko jaiaren antolaketaren mugarria izango da azaroaren 4ko aurkezpen ekitaldia.

Ikuskizuna prestatu dute, hainbat belaunalditako lagunek elkarrekin txalupa berezietan egingo duten bidaiari hasiera emateko. 70 lagunetik gora taula gainean, HHtik hasi eta DBHko ikasleak bitarte, familia, langile eta ikasle ohiak, Zaria abesbatzako kideak, Ereintza dantza taldea, Kukai eta Errenteriako Musika Bandako musikariak izango dira, besteak beste.

Bertaratu nahi duen herritar orok sarrera doan eskuratzeko aukera izango du. Aforoa mugatua egongo da, eta ondorioz, gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira; Lekuonan bertan edo https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean urriaren 31tik aurrera.