Herriko kaleetan barrena kantujira eskainiko du Garrintzi abesbatzak bihar

Herriko Garrintzi abesbatzak 2022-2023ko ikasturtean zehar Urrezko Ezteiak ospatuko ditu, 1973an Gabon Abesti Txapelketan lehen aldiz parte hartu ondoren.

50 urte daramatzate lehiaketa horretan etenik gabe parte hartzen, eta Kantujira alai batekin hasi nahi dute ospakizuna. Kantujira bihar izango da, larunbata, 12:00etatik 14:00etara, Errenteriako erdiguneko kaleetan zehar.

Taldea 60 lagunek osatuko dute, abesbatzako kide eta kide ohiak, eta kantujira taldeko txistulariek eta Maitane Crespok akordeoiaz lagunduta eskainiko dute.

Ibilbidea honako hau izango da:

Amulleta Elkartea – Maria Magdalena Basilika – Koldo Mitxelena plaza – Biteri – Alfonso XI- Olaskoaga plaza – Merkatua -Vicente Elizegui – Biteri – Kapitanenea- Herriko plaza eta Leku Zaharra tabernaren pareko plazatxoa.