Urdaburu Mendizale Elkarteak askotariko ekintzak antolatu ditu datozen asteetarako

Urdaburu Mendizale Elkarteak askotariko ekintzak antolatu ditu datozen asteetarako:

‘Mendian Gora’ erakusketa

Gaur hasi eta azaroaren 27ra, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan ikusgai egongo da EMMOa Fundazioaren ‘Mendian Gora’ erakusketa, euskal alpinismoaren historiari buruzkoa.

Gainera, gaur arratsaldean, 19:00etan, inaugurazioa egingo dute Antxon Iturriza kazetari, idazle eta EMMOAko idazkariaren bisita gidatuarekin.

Mendi Tour Errenterian

Urdaburu Mendizale Elkarteak, mendi zinemako bi emanaldi antolatu ditu Errenteriako Udalaren babesarekin, azaroaren 10ean (osteguna) eta 11n, arratsaldeko 19:30ean.

Bi egunetan formatu bera izango da. Gutxi gorabehera 2 orduko saioak izango dira, honako programa honekin:

• Osteguna, azaroak 10: ‘Amagana’ (14 min) eta ‘Mendiak’ 1976’ (85 min)

• Ostirala, azaroak 11: ‘Jötunn’ (25 min), ‘The Traverse’ (34 min) eta ‘Black Ice’ (45 min)

Sarrerak sarrerak.errenteria.eus webgunean, Lekuona Fabrikan edo do emanaldia baino ordu erdi lehenago Niessenen erosi ahal izango dira, 4 euroan.

Arditurriko XIV Rollerski lasterketa

Azaroaren 12rako, larunbata, Arditurriko XIV Rollerski lasterketa antolatu du elkarteak.

Egitaraua:

• 15:30 Dortsalak Oiartzungo Mamut-Alcampon banatuko dira.

• 16:00 Helduen irteera Mamut Alcampotik.

• 16:00 Gazteen irteera Fortaleza jatetxetik.

• 18:30 sari banaketa eta merienda Urdaburu elkartean.

Izen ematea:

-Aurrez aurre Urdaburu elkartean, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00ak arte.

-Elkartera deituz 943 527 879 – 686 596 732, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00ak arte.

– Emailez: eskarmendi@gmail.com. Hurrengo datu hauek eman behar dira: Izen-abizenak, jaiotze data eta elkartea.

Urdaburu Eguna

Azaroaren 27an, igandea, Urdaburu Eguna ospatuko dute. Mendi irteera egin ondoren, babarrun jatea izango da Arritxulon. Bai mendi irteeran, eta bai bazkarian parte hartzeko ere izena eman beharko da. Plaza kopurua mugatua denez, lehentasuna bazkideei emango zaie.

Egunari buruzko xehetasunak elkartearen webgunean ikus daitezke-

Izen-ematea webgunearen bidez zein elkartean egin daiteke, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edota 943527879 telefonora hots eginez, egun eta ordu berean. Izena emateko azkeneko eguna azaroaren 17a da.