Behobia-Donostia lasterketaren eragina trafikoan eta garraioan

Azaroaren 13an, igandea, Behobia-Donostia 2022 lasterketa dela eta, trafiko-neurri batzuk ezarriko dira, udalerriko eremu zabal bati eragingo diotenak:

1) Azaroaren 13an, igandea, 08:15etik 14:30era, Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat itxiko da.

2) Nafarroan hiribidean, Santa Klara eta Galizia biribilguneen arteko zatian, ezin izango da ibilgailurik aparkatu. Aldiz, Nafarroa hiribidearen gainontzeko lekuetan ibilgailuak aparkatuta egon ahal izango dira, baina ezin izango dira aparkalekutik mugitu zirkulazioa etenda dagoen bitartean (azaroaren 13an, igandea, 08:15etik 14:30era).

3) Autoentzako aparkaleku bat jarriko da azaroaren 12ko 19:00etatik azaroaren 13ko 18:00etara Touring etorbideko tenis-pistan eta beste bat Papresan.

4) Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdialdea, Etxe Berriak, Olibet eta Iztieta auzoetan karreraren igarotzeak gradu ezberdinetan eragingo du.

Lartzabal eta Fanderiako bizilagunak

GI-2132 errepidetik irten ahal izango da auzotik:

• Oiartzunerako noranzkoan, GI-2134 errepidetik.

• AP8tik: Donostia, Irun, Frantzia, Hernani, etab.

• Hernani GI-2132 errepidetik.

• Errenteriarantz: erdialdera Jorge Oteiza bidetik, Egiburu Berri, Pontikan barrena.

• Touring etorbidetik Santa Klara biribilgunerako sarbidea ezin izango da Garcia Lorca kaletik egin; aukera gisa, Jorge Oteizaren bidetik jo ahal izango da Agustinak auzotik, eta Matxainetik jaitsi.

Gabierrotako bizilagunak

• Auzoa erabat itxita geratuko da, edozein garraiobide erabiltzeari dagokionez.

• Mugikortasun urriko pertsonei (elbarritasuna duten pertsonak, etab.), baimena emango zaie Touring etorbidean barrena Fanderia auzotik sartzeko, ertzain-etxearen aurreko bidegorrian eta Gabierrota pasealekuaren barrena.

Hirigune Historikoko eta Erdialdeko bizilagunak

• Hirigune Historikora Agustinak auzotik edo Erdigunetik sartu beharko da (Pontika, Alaberga-Korsario Ikuza, etab.).

• Anbulatoriora, San Jose Langilea Elizara edo Iztietara sartzeko, Niessen merkataritza zentroko aparkalekuko eskailerak erabiliko dira.

• Garraio publikoa hartzeko, sarbide beretik, Altamirako biribilguneraino, Ekialdebus eta Renfe garraiobideak erabiltzeko.

• Taxi-geltokia Nafarroa etorbidetik Biteri kaleko 21-31 zenbakietara aldatuko da.

• Fanderia auzorako sarbidea Tomas Lopez-Santa Klara biribilgunetik egingo da, biribilgunearen erdia zirkulaziorako erabiliz (beste erdia lasterketarako da).

• Fernandez de Landarako irteera trafikoarentzat itxita egongo da.

Iztietako bizilagunak

• Iztietara, beti bezala, Donostia kaletik sartu beharko da.

• Nafarroa hiribideko sarbidea itxi egingo da Irun kalean.

• Iztieta Pasealekutik Lezorako irteera gaituko da, eta Oiartzun kalean barrena egingo da.

GARRAIO PUBLIKOA

Lasterketako parte-hartzaileak:

• Irteera 8:10ean (gutxi gorabehera) Iztieta eta Zumardiko geltokietatik .

Urbanoa

Igandean U7 eta U11 lineetako ibilbideetan aldaketak egongo dira 10:50etik 14:10era, gutxi gorabehera:

• U7: U7 lineako hurrengo geltokiak ezabatuko dira: Galtzaraborda Kiroldegia, Nafarroa hiribidea (Niessen eta Zumardia), Touring etorbidea, Fanderia 17, Erramun Astibia 15 eta Resurreccion Maria de Azkue.

• U11: Biteri 45eko geltokia kenduko da.

Hiriartekoa

Trafikoaren mozketa eta irekiera ordutegiak ez daude Ekialdebusen esku. Irteeren, igarotzeen eta iritsieren ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta lasterketaren antolatzaileek ezartzen dituzten trafiko-mozketen menpe daude.

• E05: Errenteriako bere ohiko ibilbidea mantentzen du. Donostiara joan nahi duten erdialdeko bidaiari guztiek Aralar Plazan har dezakete autobusa.

• E01, E02, E27: 08:15etik 15:00etara, gutxi gorabehera, hurrengo geltokiak ezabatuko dira (bi norabideetan): Arragua, Lartzabal, Gabierrota, Alameda, Iztieta, Kaputxinoak.

• Trafiko-mozketa baino lehen pasatuko diren azken autobusak:

E01: Donibanetik 8:03an irtengo da (trafikoa moztuta dagoen bitartean, Altamirako biribilgunean egingo du geldialdia, saihesbidera desbideratu aurretik; geldialdi hori egiten lehenak Donibanetik 8:33an eta Donostiatik 8:40ean aterako direnak dira. Maiztasuna 30 minuturo izango da).

E02: irteera 8:05ean Oiartzundik.

E27: irteera 7:25ean.