Etxeko langileentzako salbuespenezko gaikuntzari buruzko informazio-saioa egongo da bihar Emakumeen Etxean

Bidez Bide elkarteak informazio-saio bat antolatu du bihar, azaroaren 10ean, ostegunean, 16:00etatik 18:00etara, Emakumeen Etxean, salbuespenezko gaikuntza lortzeko epe berrien eta prozeduraren inguruan hitz egiteko.

Gaikuntza mota horrek etxeko langile eta/edo etxeetako zaintzaile gisa aitortzen du, betiere eskatutako esperientzia edo gutxieneko prestakuntza eta eskatutako esperientzia-urteak egiaztatzen badira.

Beraz, dei berezia egin nahi diete salbuespenezko gaikuntza eskatu nahi duten etxeko eta/edo zaintzako langileei, edo lehenago eskatu baina bere garaian eman ez zitzaienei.

Parte hartzeko beharrezkoa da formacionbidezbide@gmail.com helbidearen bidez izena ematea eta lan bizitzaren txostena eramatea, paperean.