Kukai Dantzak eta Malandain Ballet Biarritzek hitzarmena sinatu dute eta Jon Maya Malandain Ballet Biarritzen artista elkartua izango da

Dantza izan da protagonista gaur goizean Udaletxeko pleno aretoan egin den ekitaldian. Bertan, Jon Maya dantzari, koreografo eta Kukai Dantzako zuzendariak eta Thierry Malandain Biarritz Malandain Balleteko zuzendari koreografoak hitzarmena sinatu dute Aizpea Otaegi Errenteriako alkatearen eta Valérie Sudarovich Biarritzeko dantzarako udal kontseilari delegatuaren babesarekin. Hitzarmen honen bidez, Jon Maya artista elkartua izango da Malandain Ballet Biarritzen.

Sinaduraren aurretik hitza hartu dute eta lankidetza honetan duten ilusioa eta oso emankorra izango den itxaropena azpimarratu dituzte.

Bi konpainietako kideak ere ekitaldian izan dira, baita beste kultur eragile batzuk eta Errenteriako zein Biarritzeko udaletako ordezkariak ere.

Ondoren, Errenteriako kultur instalazioak bisitatu dituzte, dantzarekin zerikusia dutenei arreta berezia eskainiz, eta bukatzeko, Kukaik ‘Eta orain zer?’ bere azken sorkuntzaren emanaldi bat eskaini die Lekuona Fabrikan herriko ikasleei.