Txoritokieta ingurua ezagutzeko txangoa antolatu du Fanderiako Errotak

Herriko natura- eta kultura-ondarea ezagutzera emateko, Txoritokietara txango gidatua antolatu du azaroaren 19an Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bertaratzen direnek, Zamalbideko aparkalekutik abiatuta, Txoritokietako Estazio Megalitikoko historiaurreko aztarnak, gotorleku militarra eta babestutako natura-ondare hau ezagutzeko aukera izango dute 11:00 – 13:30 bitartean. 4 km inguruko ibilbidea izango da, publiko orori zuzenduta. Txangoa doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da.

Horretaz gain, asteburu honetan (azaroak 12-13), hileko bigarren asteburu guztietan bezala, Fanderiako Errotak bere ateak zabalik izango ditu 10:30etatik 14:00etara, bere barrualdea eta funtzionamendua ezagutu nahi dituenarentzat.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: