Azaroaren 15ean bukatuko da Koldo Mitxelena XVI. Ikerketa Bekara lanak aurkezteko epea

Udalak gogorarazi du azaroaren 15ean bukatuko dela XVI. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekarako (2022) proposamenak aurkezteko epea.

Irabazleak zein talde irabazleak 15.000 euroko beka jasoko du eta 18 hilabete izango ditu ikerketa egiteko.

2022ko deialdian, LGTBI+ pertsonentzat eta/edo LGTBI+ mugimenduarentzat (lesbiana, gay, transgenero, transexual, bisexual, intersexual, queer eta + -ean sartutako gainerako identitate eta orientabideek osatutako taldea) interesgarriak izan daitezkeen gizarte- eta giza zientzien edozein ikuspegitik ekarpenak proposatzen dituzten ikerketa-proiektuak onartuko dira.

Beka banaka edo taldeka eska daiteke (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldea). Ikerketa proiektuak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira eta euskaraz egingo dira.

Informazio gehigarria (oinarriak, eskaera orria, etab.) www.errenteria.eus webgunean, ZU! Zure Udala zerbitzuan (Errenteriako Udala, beheko solairuan, 010 / 943 449 600 telefono zenbakiak) edo eta Udal Artxiboan (artxiboa@errenteria.eus) eskura daiteke.