Maria Magdalena basilikak Xatz Eskifaia abesbatza hartuko du larunbat honetan

Hondarribiko Xatz Eskifaia abesbatzak kontzertua emango du larunbat honetan, gaueko 20:00etan, Maria Magdalenaren basilikan. Sarrera doakoa eta irekia izango duen kontzertua Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak antolatu du.

Hondarribiko Eskifaia Abesbatza Kultur Elkartearen barruan 1985. urtean sortutako ahots zurien abesbatza. Eskifaia Abesbatza eta Eskifaia Txiki taldeekin batera, erakunde hori osatzen dutelarik.
Taldearen gidari musikalak Emilio de le Linde (sortzailea), Javier Busto, Maite Oca, Agustín Mendizabal, Alaitz Guridi eta Isabel Mantecón izan dira. 2008an Maite Oca-k hartu zuen bigarrenez zuzendaritza eta 2015eko irailatik aurrera zuzendaria Amaia Aldalur da.

Bere kontzertu jardueraz gain, Xatz Eskifaiak, Hondarribiko Eskifaia Abesbatzaren kide den aldetik, hirian hainbat motatako ekimen musikalak sustatzen ditu, eta halaber, eskatzen zaionean, ekimen kultural, solidario, eta abarretan ere parte hartzen du.

Xatz Eskifaiak garrantzi berezia ematen dizkio kontzertu bakoitzean koherentziari, bikaintasunari eta hauetan mimoa uztartzen du. Taldearen helburua, musikarekin gozatzeko, ikus-entzuleekin egindako lanaren emaitza eta taldearen garapena partekatzea da, izan ere abeslarientzat pizgarri ederra da begi-belarrien gozamena.