Hibaikako arraunlariei harrera egin diete Udaletxean

Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Joan de larunbatean Aizpea Otaegi alkateak Hibaikako arraunlariak jaso zituen Udaletxean. Udara honetako kirol emaitzak aintzatesteko ekimena da, bereziki emakumezkoen taldea Euskotren Ligara igo izana.

Udal txistulari taldearen harreraren ostean, pleno aretoan egin zuten ekitaldia. Bertan alkatean taldea zoriondu zuen egindako denboraldiarengatik eta Euskotren Ligara igotzeagatik. Aurreskuarekin bukatu zen harrera eta ondoren elkarrizketarako tartea ere izan zuten.

Omenaldia momentu honetan egin da kirol agendara egokitzeko.