Euskaraldia: hitzez ekiteko garaia

Datorren azaroaren 18tik abenduaren 2ra kaleak beteko dituzte berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izan dadin!

Errenteriako Euskaraldiaren herri batzordea osatzen dutun herritarrek eta herriko zenbait eragilek, guztien artean (Lau Haizetara, Xenpelar bertso eskola, Herri Arte eskola, Badalab, Euskaltegia, AEK, Ozzinema, Niessen elkartea, Errenteriako Udala) egun horietarako egitarau itzela prestatu dute. Herriko AHOBIZIek eta BELARRIPRESTek aukera zabala izango dute euskaraz aritzeko.

Gainera, aurten ere erakunde kopuru zabal batek ARIGUNEAk izendatu ditu eta toki horiek ikur batez adieraziak egongo dira, euskaraz lasai aritu daitekeen lekua dela adieraziz.

Beste behin ere, herritarrak animatu nahi dituzte AHOBIZI edo BELARRIPREST izateko izena ematera. Eta bakoitzaren txapa adierazgarria jaso ahal izango dute Udal Hizkuntza Politika sailean, Merkatuzarren, goizez, edo Lau Haizetararen bulegoetan (Pablo Iglesias kalea) arratsaldez.

Hitzez ekiteko garaia da!

Egitaraua

Irudiaren gainean klik egin handitzeko.

• Ostirala 18. 19:00. Gamon zumardian
Hasiera ekitaldia.
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea

• Larunbata 19. 11:00. Lekuona
Txapa tailerra
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea

• Asteartea 22. 9:30 Merkatuzar
Mintzodromoa
Antolatzailea: Lau Haizetara

• Asteazkena 23 18:30 Badalab
Poltsa tailerra
Antolatzaiela: Euskaraldiaren herri batzordea

• Osteguna 24. 9:30 Badalab
HDEH2022.Teknologia eta gizartea. Panglosa problematizatzen hackathoia
Antolatzailea: Badalab

• 18:00 Lekuona
Potx eta Lotx. Kaleak bizirik
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea
Oharra: Jaso duen erantzuna ikusita gonbidapen gehiago jarri dira herritarren eskura sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikako harreran

• Ostirala 25: 9:30 Badalab
HDEH2022.Teknologia eta gizartea. Panglosa problematizatzen hackathoia
Antolatzailea: Badalab

• Larunbata 26.12:00 Herrian zehar
Kantu Jira. Udal Txistularien bandaren laguntzarekin.
Antolatzailea: Lau Haizetara

• 20:00 Lekuona
Horman Poster. Souvenir.
Antolatzailea: Errenteriako udala

• Igandea 27. 12:00 Herriko plazan
Muxikoak
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea

• Astelehena 28 18:30 Lekuona
Errenteriako Euskararen Kale Erabilera. Aurkezpena
Antolatzailea: Errenteriako udala

• Asteartea 29 10:00 Foru plaza
Irakurraldi partekatua. Mariasun Landaren ipuinak.
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea

• 19:30: Niessen Zinemak
Ozzinema: ANDEREA
Antolatzailea: Ozzinema

• Asteazkena 30 19;00 Badalab
Jon “Txiki” Martinez: “40 urte eta aldapan behera niek”
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea

• Osteguna 1 18:30 Koldo Mitxelena
Zoomba tailerra
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea

• Ostirala 2: 19:00 Zumardian
19:00Amaiera ekitaldia
Dultzaina, trikitixa …
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea

• 19:00 Pasaia Donibane.
Oarsoarrak sari banaketa.
Antolatzailea: Oarsoaldeako Euskara Batzordea

• Larunbata3: 12:00 Kalean zehar
Kalejira

• 14.30 Merkatuzar
Herri bazkaria

• 19:00 Zumardia
Trikidantza eta Dj Bull
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea

• Azaroan eta abenduan zehar
Afari kulturalak Niessen elkarteren eskutik: Urriak 28 bertso afaria, Azaroak 18 kantu afaria, abenduak 16 antzerki afaria.

Gure gaztetxoak itzultzaile haundiak itzulpen tailerrak Fernando Rey eta Patxi Zubizarretarekin
Antolatzailea: Errenteriako Udala

Azaroan zehar Xenpelar Bertso Sariketaren kanporaketak, eta abenduaren 8an finala.
Antolatzailea: Xenpelar Bertso Eskola