Kontzertu berezia eskainiko du Udal Txistulari Bandak larunbatean

Udaleko Txistulari Taldeak, Herri Arte Eskolako txistu eta atabal ikasleek, Ereintza eta Landareko Txistulariek, Nafarroako Zubieta eta Iturengo txistularien laguntzaz, Amayurko Gazteluaren suntsipenaren 500. urteurrena ekarriko dute gogora larunbatean, hilak 19, udaletxeko arkupetan eskainiko duten kontzertuan. 20:00etan izango da eta ondorengoa izango da egitaraua:

  • ‘Baztan/Elizondo’ (Biribilketa). Egilea: Aita Hilario Olazaran
  • ‘El Roncalés’ (Zortzikoa). Egilea: Salvador Ruiz de Luna / Moldaketa: Jose Ignazio Ansorena Miner.
  • ‘Iribaseko Ingurutxoa’. Egilea: Herrikoa / Moldaketa: Jose Ignazio Ansorena Miner
  • ‘Amaiur’ (Alborada). Egilea: Joakin Iruretagoiena
  • ‘Nafarroako ereserkia’. Egilea: Ezezaguna
  • ‘Luzaiddeko Bolantiak’. Egilea: Herrikoa
  • ‘Lizarra’ (Rapsodia). Egilea: Herrikoa / Moldaketa: Josetxo Sanchez Salsamendi
  • ‘Lesakako dantzak’. Egilea: Herrikoa / Trankripzio eta Moldaketa:  Txomin Agirregomezkorta Perez
  • ‘Baztango porrusalda’. Egilea: Aita Hilario Olazaran
  • ‘Joaldunen martxa’.  Armonia: Arantza Troncoso Mendez