Udal inkesta batek gazteen kontsumo-ohiturak ezagutu nahi ditu

Errenteriako Udalak, Merkataritza eta Ostalaritzako Aholku Batzordea osatzen duten eragileekin lankidetzan, inkesta bat jarri du abian. Berau herriko gazteek kontsumitzen dituzten ohiturak ezagutzera begira egingo da. Ekimen hau Bizi Errenteria dinamikaren barruan dago.
Inkestaren helburua 18 eta 35 urte bitarteko pertsonen kontsumo-ohiturak zehatz-mehatz ezagutzea da. Lortutako emaitzetatik abiatuta, kontsumo arduratsua eta hurbilekoa sustatzeko zer ekintza izan daitezkeen interesgarriak identifikatuko da.
Inkesta eskuragarri dago jada esteka honetan: https://labur.eus/VDD1g eta hainbat bidetatik abiaraziko da. Inkesta betetzeko azkeneko eguna abenduaren 2a izango da. Aipatu adin horretako zenbat eta pertsona gehiagorengana iristea da helburua eta horregatik, udalak eskertzen du inkesta zabaltzea.