2022ko neguan eta 2023ko udaberrian Errenterian baimendu dituen ehiza-uxaldien zerrenda jakinarazi du Foru Aldundiak

2022ko azaroaren 12aren eta 2023ko apirilaren 22aren artean, ehiza larriko uxaldi ugari baimendu dituela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Uxaldi hauek Errenteriako 103. kuadrilla izenekoak burutuko ditu, ostegunetik igandera eta zinegetiko gisa hartutako baso-ugaztunak ehizatuko ditu: basurdeak eta orkatzak.

Faunako 38 uxaldi hauek nagusiki Aiako Harriko Natura-parkea eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) gauzatuko dira, Errenteriako udalerrian. Leku hau Natura 200 Sarean babestuta dago.

Ehiztari kuadrilla ondoko egun eta lekuetan ibiliko da:

  • Azaroak 19 – Igantzi / Izeneder
  • Azaroak 26– Landarbaso / Susperregi
  • Azaroak 27 – Listorreta / Larrats
  • Abenduak 3 – Igantzi / Izeneder
  • Abenduak 4 – Untzaundi / Aparrain
  • Abenduak 6 – Urdaburu / Garaño / Argorri
  • Abenduak 11 – Landarbaso / Susperregi
  • Abenduak 17 – Listorreta / Larrats
  • Abenduak 18 – Igantzi / Izeneder
  • Abenduak 24 – Untzaundi / Aparrain
  • Urtarrilak 7 – Landarbaso / Susperregi
  • Urtarrilak 8 – Listorreta / Larrats
  • Urtarrilak 14 – Susperregi / Izeneder
  • Urtarrilak 15 – Igantzi / Izeneder
  • Urtarrilak 22 – Landarbaso / Susperregi
  • Urtarrilak 28 – Listorreta / Larrats
  • Urtarrilak 29 – Iantzi / Izeneder
  • Otsailak 4 – Untzaundi / Aparrain
  • Otsailak 5 – Landarbaso / Susperregi
  • Otsailak 11 – Urdaburu / Garaño / Argorri
  • Otsailak 12 – Iantzi / Izeneder
  • Otsailak 18 – Untzaundi / Aparrain
  • Otsailak 19 – Garaño / Akola
  • Otsailak 25 – Landarbaso / Susperregi
  • Otsailak 26 – Listorreta / Larrats
  • Martxoak 4 – Iantzi / Santiagomendi
  • Martxoak 5 – Susperregi / Igantzi
  • Martxoak 11 – Listorreta / Igantzi
  • Martxoak 12 – Santiagomendi / Igantzi
  • Martxoak 18 – Garaño / Untzaundi
  • Martxoak 19 – Listorreta – Igantzi
  • Martxoak 25 – Santiagomendi / Susperregi
  • Martxoak 26 – Garaño / Igantzi
  • Apirilak 1 – Listorreta / Garaño
  • Apirilak 2 – Igantzi / Susperregi
  • Apirilak 8 – Garaño / Santiagomendi
  • Apirilak 9 – Igantzi / Listorreta
  • Apirilak 15 – Susperregi / Igantzi
  • Apirilak 16 – Listorreta / Garaño
  • Apirilak 22 – Igantzi / Untzaundi

Bestalde, mendizaletasuna eskualdean oso zabalduta dagoen kirol-jarduera izanik, COVID-19aren pandemiaren hasi ondoren, Errenteriako mendietan, orokorrean, eta, bereziki, Natura-parkean, aisialdia egiten duten familiak eta mendizaleak ugaritu egin dira. Horregatik, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio, denboraz eta behar den intentsitatearekin, ehizako uxaldiak burutuko diren tokietarako bideak eta sarrerak seinaleztatzeko, arrisku egoeraz ohartaraziz eta bai pertsonentzako bai familientzako arriskuak prebenituz.

Kontutan hartu behar da ehiza larrian erabilitako errifleen balak 1.000 metroko helmena dutela.