2023ko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea, zabalik

Errenteriako Udala, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamahirugarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira:

• Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)

• Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450€ (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak gainera, 2023ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lehiaketaren oinarriak hemen daude ikusgai.

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak hamahirugarrenez urtez antolatzen diren Mariasun Landa Sarietara gonbidatu nahi ditu herritar guztiak, emakumezkoei deialdi berezia eginez.