Familian Jolasean programak antzara-joko erraldoia antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian.

Azaroaren 26an, larunbata, 16:00etatik 18:00etara, hala nahi duten familiek antzara-joko erraldoian parte hartu ahal izango dute Gaztañoko jolastoki estalian. Familiek azaroaren 25eko 10:00ak baino lehen eman dezakete izena parte hartzeko, esteka honen bidez.