Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2022ko urriaren 25eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2336 zk.tik 2630 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: 2022ko soldata igoera gehigarria.

4. Proposamena: Kredituak judizioz kanpo aitortzea.

5. Proposamena: MURIAS ASSETS PARTICIPACIONES, S.L. sozietateari baimena ematea MURIAS CENTER 4, S.A. sozietatean titular dituen akzio guztiak NIESSEN HOLDING,S.L. sozietatearen alde saltzeko.

6. Galdera-eskariak.