Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:
Abenduaren 18an, 09:00etan: diana Beraun auzoan.
Igande honetan, 9:00etatik aurrera, Beraun auzoan barrena ibiliko dira udal txistulariak.
Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute emanaldia.
Honako zortziko hauek izango dira entzungai:
– ‘Pello-Joxepe’, Gerardo Butron
– ‘Saltokakoa Herrikoia’. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner
Abenduaren 25ean, 10:00etan: erdiguneko kaleetan.
Gabon egunean, 10:00etan hasita, erdiguneko kaleak alaituko dituzte udal txistulariek.
Honako gabon doinu hauek izango dira entzungai:
– ‘Olentzero Herrikoia’. Moldaketak, Aitor Arozena Muxika
– ‘Gabonetako Alborada’. Luis Urteaga Iturrioz
– ‘Gabon doinuak Herrikoia’. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner