Fanderiako Errotako jatetxea kudeatzeko lizitazio berria, zabalik

Azaroaren 29an “Errenteriako Udaleko Fanderiako Errotaren jatetxearen (Ibaiaren etxea) jabari-emakida“ kontratatzeko espedientearen lizitazioa hasi zen.

Aurkezteko epea abenduaren 30era arte egongo da zabalik eta, ordura arte, baldintza-agiriak kontsultatu eta administrazio-lizitazioan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ahal izango da.

Eskaintzek jatetxe publikoaren erabilera eta interpretazio-zentroaren eraikinak hartzen duen ingurumen-ekipamenduaren kudeaketa uztartu beharko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio-plataforman kontsultatu daiteke espedientea: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/kontratazio_iragarkia/errenteriako-udalaren-fanderiako-errotako-ibaiaren-etxea-jatetxearen-herri-jabariko-emakida