Negulekuak antolatu ditu Orereta Ikastolak lehenengoz

  • HH3tik LH3ra arteko haurrek eman dezakete izena datorren abenduaren 11ra bitartean (izan edo ez ikastolako ikasle)

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, aurten lehenengoz Negulekuak antolatuko ditu Orereta Ikastolak. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira, goizez, ikastolaren Linoko eraikinean.

HH3tik LH3ra arteko haurrek (izan edo ez ikastolako ikasle) eman dezakete izena. Abenduaren 11ra arteko epea dago horretarako.

Negulekuek proiektu hezitzaile, euskaldun eta propioa dute oinarri, bide batez, familien premiei ere erantzunez.

Xehetasun gehiago eta izena emateko aukera: www.oreretaikastola.eus/familiak/negulekuak-2022