Irakurketa errazeko saioa antolatu du Lau Haizetara elkarteak

Datorren ostiralean, abenduaren 16an, Lau Haizetara elkarteak irakurketa errazeko lehen saioa eramango du aurrera. Saioa Madalen kaleko 27. zenbakiko erakinean (liburutegi zaharra zena) izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Irakurketa errazeko saioa helduentzako liburu bat modu erraz eta didaktiko batean irakurtzean datza. Lehenengo saioko liburua ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’ izango da, Ander Eizagirrerena.

Izena emateko bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera edo 688 765 398 zenbakira idatzi.