Urdaburu elkarteak ostegun honetan ospatuko du San Tomas eguna

Ostegun honetan, abenduaren 15ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera, San Tomas eguna ospatuko dute Urdaburu elkartean. Bertan, txistorra pintxoak dastatu, gabon kantak abestu eta Gabonetako saskia zozketatuko dute. Elkartearen arduradunek parte hartzera animatu dituzte herritarrak, ahal dela baserritarrez jantzita.

Halaber, aintzatespen xumea egingo diete Tomás Perezi (aldizkariko arduraduna urte askoan) eta Jexux Lertxundi, Manolo Hernandez eta Jose Luis eta Ander Karrera, eskola-umeen taldeko monitoreei. Urte luzez lan egin ondoren, atsedena hartzea erabaki dute.

‘Vascos en la II Guerra Mundial – La red Comète en el País Vasco (1941-1944)’ dokumentalaren proiekzioa

Bestalde, gaur arratsaldeko 19:00etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23), ‘Vascos en la II Guerra Mundial – La red Comète en el País Vasco (1941-1944)’ dokumentala proiektatuko dute.

Ondoren, Urdaburuk parte hartu duen martxa oroigarrietan ateratako argazkiak proiektatuko dituzte.

Proiekzioa amaitzean eztabaida bat egingo dute, Juan Carlos Jimenez de Aberasturi, historialaria bertan egongo delarik.