Kirolaren Galarako gonbidapenak, eskuragarri

Abenduaren 19an, astelehena, 19:00etan, Kirolaren Galaren aurtengo edizioa izango da Lekuona Fabrikan.

Bertaratu nahi dutenek Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarabordako Kiroldegiaren 2. solairuan dituen bulegoetan jaso beharko dute gonbidapena, abenduaren 16a (ostirala) baino lehen, 9:00etatik 13:00etara.

Edukiera mugatua da.