Igeriketa-lehiaketa dela eta, Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbat goizean

Igeriketa-lehiaketa dela eta, datorren larunbatean, abenduaren 17an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo da jendearentzat eguerdiko 13:30 arte.

Kiroldegiko igerilekuan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian burutuko dira, ordutegi berean, haurtxoen ikastaroak izan ezik, ikastaro horiek ohiko ordutegi eta lekuan izango dira eta.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute.