Gabierrotako Udal Gaztelekuko gazteek egindako ‘Lagunak’ laburmetraia aurkeztuko dute datorren ostegunean

2021-2022 ikasturtean Gabierrotako udal Gaztelekuko gazte talde bat film laburra prestatzen aritu da, eta abenduaren 22an aurkeztuko den Errenteriako Niessen aretoan.

Gaztelekuko lan-taldearekin batera 6 gaztek parte hartu duten film labur honen helburua da aniztasun funtzionala duten nerabeen inklusioa da, eta aniztasuna ikustaraztea.

Ateak 17:45ean irekiko dira eta proiekzioa 18:00etan hasiko da.

Film laburraren proiekzioaz gain, mahai-ingurua izango da protagonistekin, baita hainbat sorpresa ere.

Proiekzioaren aurretik, Errenteriako udal-ludoteketako haurrek egindako lana ikusi ahal izango da. Jarduera hori Kultur Malutak ekimenaren barruan kokatzen da eta Lekuona Fabrikan bisita daiteke.
Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.