Galtzarabordako igerilekuak itxita egongo dira abenduaren 21etik urtarrilaren 5era arte klimatizagailua aldatzeko

Errenteriako Udalak Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuko klimatizagailua aldatzeko egingo dituen lanak direla eta, kirol-instalazio horretako bi igerilekuak itxita egongo dira abenduaren 21etik urtarrilaren 5era arte.

Erabiltzaileak instalazioko igerilekuko aldageletara sartu ahal izango dira, eskuragarri egongo direlako.

Era berean, denboraldi horretan, igerilekuko abonamendua duten erabiltzaileak Galtzarabordako fitness zentroko gimnasioetan sartu ahal izango dira.

Gainerako instalazioak ohiko ordutegian egongo dira irekita.

Udal kirol instalazioetako abonatuek eta publiko orokorrak Fanderiako Udal Igerilekua ere erabil dezakete.

Informazio gehiago Fanderiako Igerilekuetako harreran (943 34 44 23) eta Galtzarabordako kiroldegiko harreran (943 44 96 90).