Habian!-ko artisauen lanak salgai, Xenpelar Etxeko denda irangorrean

Artisauek moda, bitxigintza, jostailu eta osagarri lanak erakutsi eta salduko dituzte  Errenterian urtarrilaren 5a arte.

Urte amaierako jaien testuingurua aprobetxatuz, bigarrenez, artisauek kalean bertan egotea erabaki dute, herritarrengandik hurbilago. Beren ekoizpena erakutsi nahi dute, zer pieza sortu dituzten, nola egin dituzten erakutsi, sorkuntza-prozesua eta produkzio-prozesua azaldu.

Horregatik, abenduaren 19tik urtarrilaren 5era arte* (Kontsultatu datak eta ordutegiak) Xenpelar Etxean kokatuko dira, Errenteriako Madalen kaleko 34an.

POP UP DENDA edo denda iragankor honek aukera emango digu Gabonetako oparietarako aukera bikaina izan daitezkeen pieza paregabeak, ikusgarriak eta tokiko sorkuntzakoak erosteko. Artista horiek sortutako jantziekin edo piezekin argazkiak ateratzeko photocall dibertigarria izango du Pop Up dendak, eta, gainera, tailerrak eskainiko ditu egun horietan, bertaratzen diren pertsonek artisau-lanbideak ikasi eta eurek sortutako produktu bat eraman ahal izateko. (**Kontsultatu hemen prezioak eta ordutegiak).

6 egile hauen bitxiak, soinekoak, jostailuak eta osagarriak aurkitu eta erosi ahal izango dira:

  1. Anne Gago moda diseinua

  2. APh, bitxien diseinua

  3. Jaizki Bakaikoa moda diseinua

  4. Kibo, moda consciente, moda jasangarriaren diseinua

  5. Marta Sensorial, zentzumen-jostailu didaktikoak

  6. Sai-Suo, moda diseinua

Habian!etik kalera

Habían!, Torrekuako bere lehen bi solairuetan, artisauak hartzen ditu, profesionalizatzeko eta jasangarri izateko baliabideak eskaintzen dizkie, proiektuak garatzeko aholkularitza eta lan egin ahal izateko produkzio-ekipamendua.

Eraikinean bi tailer daude egokituta, bata ehungintzako proiektuetarako eta bestea bitxigintzako proiektuetarako. Horietan, artisauek 3 urtez lan egin dezakete beren jarduera garatzeko, eta ad hoc profesionalizazio-ibilbide bat diseinatzen zaie ekintzailetza-ibilbiderako

Datorren abenduaren 19an, Xenpelar Etxeko ateak irekiko dira 6 artista horientzat, eta Pop Up denda honen inaugurazioa egingo da. Bertara hurbildu nahi duten pertsona guztiak bilduko dira, haien pieza paregabeak bertatik bertara ikusteko.

Beraz, ez galdu bisitatzera, proiektua eta denda ezagutzera eta, nola ez!, gabonetan oparitzeko pieza paregabeak erostera joateko aukera.

* Dendaren egunak eta ordutegiak:

Abenduaren 19, 20, 22, 23, 24, 26, 27, 28, 29, eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean goizez 10: 00etatik 13: 00etara eta arratsaldez 16: 00etatik 19: 00etara.

Abeduaren 21ean eta 31n goizeko 10: 00etatik 13: 00etara bakarrik egongo da zabalik.

**Tailerren egunak eta ordutegiak:

Abenduaren 19, 20, 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, eta 4an, 18: 00etatik 19: 00etara. 5 eurotako prezioa izango du materialerako Informazioa eta izen-ematea www.habían.eus webgunean.