Trafikoan aldaketak Gabon garaiko ekitaldien ondorioz

Gabonak direla eta zenbait ekitaldi antolatu dira eta hauek trafikoan hainbat aldaketa eta mozketa eragingo dituzte.

Trafiko-mozketak

Lehenik eta behin, abenduaren 24an, erdialde osoa itxiko da arratsaldeko 17:30etatik gaueko 22:00etara.

Bigarrenik, abenduaren 31n, itxiera 16:00etan izango da, San Silvestre lasterketa dela eta. Proba 18:00etan amaituko da, eta 22:00ak arte egongo da itxita. Matxaingo biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen arteko tartean, Nafarroa hiribidea trafikoarentzat itxita egongo da lasterketak irauten duen bitartean.

Aipatzekoa da mozketa María de Lezon egingo dela, Andori Kortarekin, eta trafikoa Urbasa mendilerrotik Lope de Isastira desbideratuko dela.

Iztieta pasealekuan aparkatzeko baimena

Era berean, Iztieta pasealekuan eta Arramendiko aparkalekuan aparkatzeko baimena eman da, Lousada kalean, honako egun eta ordu hauetan:

Hilaren 24ko 12:00etatik 25eko 22:00etara.

Hilaren 31ko 12:00etatik urtarrilaren 1eko 22:00etara.

Azkenik, urtarrilaren 6ko 07:00etatik 22:00etara.