Aurtengo Giza Eskubideen Jardunaldien VIII. edizioari itxiera eman dio Udalak balorazio positiboarekin

Udalak berriki bukatu den Giza Eskubideen Jardunaldien VIII. Edizioaren balantze positiboa egin du eta esker ona adierazi nahi die antolatzen parte hartu duten eragile eta langileei zein ikusle gisa ekintzetara gerturatu eta parte hartu dutenei.

Aurtengo programazioa osatu dute erakusketa batek, Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren I. jaialdiko sari banaketaren ekimen bereziak eta irabazleen proiekzioek, 3 antzezlanek (horietako bat haurrei zuzendua) eta liburu irakurketa batek.. Guztira 400 pertsona inguruk hartu dute parte.

Guzti honetarako ezinbestekoa izan da zenbait eragileren eta pertsonen kolaborazioa eta lankidetza. Hortaz, giza eskubideak herritarroi gerturatzeko lan honetan parte izan diren eta gurekin elkarlanean aritu diren eragileei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, eta baita egiten duten lanagatik zoriondu ere: Etiopia-Utopía Fundazioari, Sareri, nahiz Forn de teatre Pa’tothom, Ados Teatroa eta Lanku konpainiei, Nigeriar Arteisten Elkarteari, Ibai Maritxalarri, Juanmi Gutierrez eta Jon arretxeren familiarrei eta, azkenik, Maite Rosenderi.

Gainera, nabarmendu nahi dugu aurten giza eskubideek herrian izan duten presentzia, bai jardunaldiekin, eta bai horiei estuki lotuta egon den zinema dokumentalaren jaialdiarekin; horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Ozzinemari. jaialdiaren antolatzaileari.

Ondorioz, aurreratu moduan, Udalak jardunaldien balorazio oso positiboa egin du, eta eskerrak adierazi nahi dizkie parte hartzaile guztiei; espero dugu etorkizunean ere elkarlanean jarraituko dugula giza eskubideak aldarrikatzeko, babesteko, eta horien urraketak salatzeko bidetik