Argazki emanaldia eta ipar martxako irteera antolatu ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak aste honetarako.
‘Colombia + Amazonas’ argazki emanaldia
Elkarteko bazkide den Jon Unzuetak ‘Colombia + Amazonas’ argazki emanaldia eskainiko du urtarrilaren 12an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria). 6 orduko ibilaldia, oihanean dagoen Tayronatarren hiri galdutik, Amazonian barrena itsasontziz jaitsi arte.
Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
Ipar martxako irteera
Bestalde, elkarteak Ipar Martxako irteera antolatu du urtarrilaren 14rako, larunbata.
Topagunea: Lezo-Errenteriako tren geltokian 9:00etan (trenak 9:06ean du irteera) edo zuzenean, Hernaniko erdiguneko tren geltokian 9:30ean.
Ibilbidea: Hernaniko ibilbide urdina (9,6km).
IZENA EMATEA:
– Urtarrilaren 5etik urtarrilaren 13a arte.
– Izen-ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.