Paperezko kultur agenda martxan berriro ere

Udalak martxan jarri du kultur agendaren paperezko bertsioa berriro ere. Hilabetekaria izango da eta udal eraikinetan, Turismo bulegoan nahiz herriko auzoetako hainbat komertziotan eskuratu ahal izango da.

Dena den, onlineko bertsioa ere ikusgai izaten jarraituko dute herritarrek kultura.errenteria.eus webgunean.

Agendak udalak programatutako kultur ekintzez gain, eragileek antolatutakoen berri ere emango du. Horretarako, hilabetearen hasieran jasoko duten formularioa bete beharko dute eragileek bertan zehaztuko den epean.