Igandeak dantzan

Urtarriletik maiatzera, hileko 4. igandean, adinekoek dantzaldiez gozatzeko aukera edukiko dute Tsunami Dúo bikoteak eskainitako zuzeneko musikaz lagundurik. ‘Igandeak dantzan’ izenburupean saioa arratsaldeko 18:00etatik 20:30era izango da Galtzarabordako kiroldegiko kafetegian.

Ekintza honek pertsona erretiratuei elkar ezagutzeko, gustuko duten dantzez gozatzeko eta herriko kultur ekintzetara hurbiltzeko espazio bat eskaintzea du helburu.

Proiektu hau, udaleko departamentu ezberdinen eta erretiratu klubetako ordezkarien arteko elkarlanean garatutako egitasmoa izan da.

Sarrera doakoa izango da baina aforoa kontrolatzeko helburuz, gonbidapena hartu beharko dute bertan parte hartu nahi dutenek. Pertsona bakoitzeko bi sarrera hartu ahal izango dira gehienez. Gonbidapen horiek sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikan egongo dira eskuragarri ekitaldiaren aurreko asteko astelehenetik aurrera (ekintzaren egunak eta gonbidapenen eskuratze datak egoitzetan eta kaleetan zehar banatuko diren karteletan egongo dira zehazturik).