Datorren astean irakurketa errazeko saioa egongo da

Irakurketa errazeko bigarren saioa antolatu du Lau Haizetara elkarteak. Hitzordua urtarrilaren 20ean izango da, 18:00etan, elkartearen egoitza berrian, Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean (Madalen kalea, 27).

Bertan, irakurketa euskaraz garatu nahi duen pertsona ororentzako bideratuko dute saioa, Ander Eizagirreren ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’ liburua irakurriz. Iker Gomezek bideratuko du saioa.

Izen-ematea: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidean edo 688 765 398 telefonora deituz.