Zabalik da Errenteriako Indoor Triatloian izena emateko epea

Urtarrilaren 28an, larunbatean, Errenteriako Indoor Triatloiaren edizio berri bat egingo dute Fanderiako Udal Igerilekuetako instalazioetan, Servicio, S.L. Errenteriak antolatuta, Errenteriako Udalarekin lankidetzan.

Proba 15:00etatik aurrera egingo da eta ondorengo jarduerek osatuko dute: 500 metro igerilekuan, 8 kilometro bizikleta estatikoan eta 3,25 kilometroko lasterketa, Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean. Parte-hartzaile bakoitzaren denbora osoa kalkulatzeko garaian hiru proben artean egindako trantsizio-denborak ere kontuan hartuko dira.

Triatloiak modalitate hauek izango ditu: gizonezkoak, emakumezkoak, ekipoak (gizonezkoenak, emakumezkoenak eta mistoak) eta familiak. Taldeen kasuan, ekipoak hiru kirolarik osatuko dituzte eta proba hiru parte-hartzaileen artean banatuko da, ekipoko kide bakoitza diziplina bakar batean arituko baita.

Proba parte hartu nahi duen edonori dago irekita. Parte hartzeko ordaindu beharreko kuota 6 eurokoa da, eta taldeko modalitatean parte hartzen dutenek, berriz, 12 euro ordaindu beharko dituzte (4 euro pertsona bakoitzeko). Izena emateko epea irekita dago Fanderiako Udal Igerilekuetako harreran (943 344 423) eta Galtzarabordako Udal Kiroldegikoan (943 449 690).

Kirol-proba dela eta, Fanderiako igerilekua ixtea

Indoor Triatloia dela eta, Fanderiako igerilekua eta hidroterapia gunea itxita egongo dira jendearentzat probaren egunean eguerdiko 14:30etik aurrera. Instalazioaren gainontzeko atalak irekita egongo dira ohiko ordutegian.